
Aldatu idazketa-hizkuntza
Testu bat idazten ari zarenean, idazketa-hizkuntza alda
dezakezu. Adibidez, karaktere zehatz batera iristeko 6 behin
baino gehiagotan sakatu behar baduzu, idazketa-hizkuntza
aldatuta karaktereak beste hurrenkera batean agertuko dira.
Testua latindarra ez den alfabeto bat erabiliz idazten ari
bazara eta karaktere latindarrak erabili nahi badituzu,
esaterako, helbide elektronikoak idazteko, idazketa
hizkuntza aldatu behar duzu. Idazketa-hizkuntza aldatzeko,
hautatu Aukerak > Sarrera-aukerak > Idazketa
hizkuntza eta hautatu karaktere latindarrak erabiltzen
dituen idazketa-hizkuntza bat.