
Medikuntzako tresna inplantatuak
Medikuntzako tresnen egileek hari gabeko gailuaren eta
inplantatutako mediku tresnaren artean, taupada
markagailu edo desfibriladoreak esaterako, gutxienez 15,3
zentimetroko (6 hazbeteko) tartea egotea gomendatzen
dute medikuntza tresnarekiko egon daitezkeen
interferentziak ekiditeko. Tresna hauetakoren bat darabilten
pertsonek:
● Eduki haririk gabeko gailua tresna medikotik 15,3
zentimetrotara (6 hazbetetara) baino gehiagotara
● Ez eraman telefonoa paparreko zorro batean.
● Eduki haririk gabeko gailua tresna medikoa dagoen
kontrako belarrian.
● Interferentziaren bat dela susmatu bezain laster, itzali
hari gabeko telefonoa.
● Jarraitu egilearen argibideak inplantatutako gailu
medikoari dagokionez.
Zure haririk gabeko telefonoa medikuntzako tresna batekin
batera erabiltzeari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez
zure sendagilearekin harremanetan.