Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa
(E)GSM 850, 900, 1800 eta 1900 sareak eta UMTS
900/1900/2100 HSDPA sareak erabiltzeko homologatuta
dago. Sareei buruzko informazio gehiago jasotzeko jo ezazu
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoak konexio-metodo ugari onartzen ditu eta,
ordenagailuak bezala, birusen eta bestelako eduki
kaltegarrien eraginpean egon daiteke. Mezu, konektibitate
eskaera, bilaketa eta deskargekin kontu berezia izan.
Instalatu eta erabili soilik segurtasun eta babes egokia
eskaintzen duten iturri fidagarrietako zerbitzu eta
softwareak, hala nola, Symbian Signed ziurtagiria duten
aplikazioak edo Java Verified™ azterketa gainditu dutenak.
Zure telefonoan eta hari konektatutako edozein
ordenagailutan birus kontrako edo bestelako segurtasun
softwarea instalatzea gomendatzen da.
Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko
hirugarrenen guneetarako estekak instalatuta izatea; beraz,
hirugarrenen guneetan sartzeko aukera izan dezakezu.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
7
Segurtasuna
Hauek ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia
konpainiak ez du hauen inolako erantzukizunik bere gain
hartzen. Gune hauetan sartzen bazara, kontutan hartu
segurtasuna eta edukiak.
Abisua: Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko,
telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa, haririk
gabeko gailuen erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta
errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun
eta legezko eskubideak, copyright eskubideak barne.
Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako
edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo bidali edo birbidaltzea
galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren
segurtasun-kopiak egitea edo informazio hori idatziz
gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren
erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko
xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu
bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko
informazio garrantzitsu gehiago izateko.