
Abesti edo podcast bat erreproduzitu
Eskuragarri dauden abestiak eta podcastak musika
liburutegian gehitzeko, aukeratu Aukerak > Freskatu
liburutegia.
Abesti bat edo podcast bat erreproduzitzeko, aukeratu nahi
duzun kategoria eta abestia edo podcasta.
Erreprodukzioa gelditzeko, gurpila sakatu; jarraitzeko,
berriro gurpila sakatu. Erreprodukzioa gelditzeko, behera
mugitu.
Bideo bat partekatzen ari zarela beste aplikazio batera
joanez gero, partekatzea eten egiten da. Partekatzen
jarraitzeko, hasiera pantailan, aukeratu Aukerak >
Jarraitu.
Aurreratu edo atzeratzeko, gurpila eskuinetara edo
ezkerretara luze sakatu.
Hurrengo elementura joateko, mugitu gurpila eskuinera.
Elementuaren hasierara itzultzeko, ezkerretara mugitu.
Aurreko elementura joateko, berriro ezkerretara mugitu
abestia edo podcasta hasi eta bi segundo igaro ondoren.
Erreprodukzioaren tonua aldatzeko, aukeratu Aukerak >
Ekualizadorea.
Balantzea eta estereo irudia aldatu edo baxuak
nabarmentzeko, aukeratu Aukerak > Audio ezarpenak.
Erreprodukzioan zehar aurkezpenen bat ikusteko, aukeratu
Aukerak > Erakutsi bisualizazioa.
Hasiera pantailara itzultzeko eta erreproduzitzailea fondoan
funtzionaten uzteko, amaierako tekla sakatu.