
Posta elektronikoaren ezarpenak zehaztu
Aukeratu
>
Mezularitza eta Postontzi berria.
Posta elektronikoa erabiltzeko, Interneteko sargune (IAP)
balioduna eduki behar duzu telefonoan eta posta
elektronikoaren ezarpenak behar bezala zehaztu behar
dituzu.
Aparteko kontu elektroniko bat eduki behar duzu. Jarraitu
zure urrutiko postontziaren zerbitzariak eta internet
hornitzaileak (ISP) eskainitako argibideak.
Mezularitza > Postontzi berria aukeratzen baduzu eta
kontu elektronikoa ezarrita ez baduzu, bat ezartzeko
eskatuko zaizu. Posta elektronikoaren ezarpenak postontzi
gidarekin sortzen hasteko, aukeratu Hasi.
Postontzi berri bat sortzen duzunean, postontziari
esleitutako izenak Postontzia ordezkatzen du Mezularitzaren
ikuspegi nagusian. Guztira sei postontzi eduki ditzakezu.