Mezu elektronikoak berreskuratu
Aukeratu
>
Mezularitza eta postontzi bat.
Deskonektatuta bazaude, sakatu Aukerak > Konektatu
urrutiko postontzira konektatzeko.
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean.
Mezuek asmo txarreko softwarea eduki dezakete edo,
edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte dezakete.
Eskuratu mezuak urruneko postontzi batera
konektatuta zaudenean — Hautatu Aukerak > E-maila
berreskuratu > Berria mezu berri guztiak eskuratzeko,
Aukeratutakoak hautatutako mezuak bakarrik eskuratzeko
edo Guztiak postontziko mezu guztiak eskuratzeko. Mezuak
berreskuratzea bertan behera uzteko, aukeratu Utzi.
Itxi konexioa eta ikusi mezu elektronikoak lineaz
kanpo — Hautatu Aukerak > Deskonektatu.
Ireki mezu elektroniko bat lineaz kanpo — Mezu
elektroniko bat irekitzeko, aukeratu mezua. Mezu
elektronikoa berreskuratu ez bada eta deskonektatuta
bazaude, mezua urrutiko postontzitik berreskuratu nahi
duzun galdetuko zaizu.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
40
Mezularitza
Ikusi mezu elektronikoen eranskinak — Ireki mezua eta
hautatu ikurrarekin adierazita dagoen eranskin-eremua.
Telefonoak eranskina eskuratu ez badu, hautatu Aukerak >
Berreskuratu.
Eskuratu mezu elektronikoak automatikoki — Hautatu
Aukerak > E-mailaren ezarpenak > Berreskuratze
automat..
Telefonoan mezu elektronikoak automatikoki jasotzea
zehaztuz gero, zerbitzu hornitzailearen saretik datu kopuru
handiak bidaliko dira. Datuak igortzeko tarifei buruzko
informazioa jasotzeko, jo zerbitzu hornitzailearengana.