
Nokia Messaging
Nokia Messaging zerbitzuak automatikoki transferitzen ditu
mezu elektronikoak zure helbide elektronikotik telefonora.
Zure mezu elektronikoak edonoiz eta edonon irakur,
erantzun eta antola ditzakezu. Nokia Messaging zerbitzuak
Interneteko posta elektronikoko hainbat zerbitzu
hornitzailerekin lan egiten du, posta-kontu pertsonaletarako
gehien erabiltzen direnekin, hala nola, Google-ren posta
zerbitzuarekin.
Baliteke Nokia Messaging zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu
behar izatea. Kostu posibleei buruzko informazioa
eskuratzeko, jarri zure zerbitzu-hornitzailearekin edo Nokia
Messaging zerbitzuarekin harremanetan.
Nokia Messaging zerbitzuak zure sarearekin bateragarria
izan behar du eta baliteke herrialde guztietan erabilgarri ez
egotea.
Unean Nokia Messaging probako bertsio gisa eskaintzen da.
Instalatu Nokia Messaging zerbitzua
1. Hautatu
>
Ezarpenak > Ezarpen lag..
2. Ezarpenen morroia lehen aldiz irekitzen denean, posta
elektronikoaren eta operadorearen ezarpenak zehazteko
eskatuko zaizu. Ezarpenen morroia aurrez erabili baduzu,
hautatu Posta el. konfig..
3. Posta elektronikoaren konfigurazioan, irakurri
pantailako informazioa eta hautatu Hasi > Nokia
Messaging.
4. Onartu Nokia Messaging aplikazioa instalatzea.
5. Sartu zure posta-kontuaren xehetasunak.
Nokia Messaging aplikazioa
>
Aplikazioak atalean
instalatzen da.
Informazio gehiagorako, zoaz www.email.nokia.com
helbidera.