
Multimedia mezuak
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean.
Mezuek asmo txarreko softwarea eduki dezakete edo,
edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte dezakete.
Multimedia mezuen zentroan multimedia mezuren bat
jasotzen denean jakinarazpen bat jasoko duzu. Datu
paketeen konexioa hasteko eta mezuak telefonora jaisteko,
Aukerak > Berreskuratu aukeratu.
Multimedia mezu bat irekitzerakoan ( ), irudi bat eta mezu
bat ikus daitezke. agertzen da soinua daukanean, edo
bideoa daukanean. Soinua edo bideoa erreproduzitzeko,
adierazlea aukeratu.
Multimedia mezuan gehitu diren multimedia objektuak
ikusteko, Aukerak > Objektuak aukeratu.
Mezuak multimedia aurkezpen bat badu, agertzen da.
Aurkezpena erreproduzitzeko, adierazlea aukeratu.