Datuen, ezarpenen eta web zerbitzuen
mezuak
Telefonoak datuak dituzten mota askotako mezuak jaso
ditzake: esate baterako, bisita txartelak, tonuak,
operadoreen logoak, egutegiko sarrerak eta mezu
elektronikoen jakinarazpenak. Ezarpenak ere jaso ditzakezu
zure zerbitzu hornitzailearengandik konfigurazio mezu
batean.
Mezuko datuak gordetzeko, aukeratu Aukerak eta dagokion
aukera.
Web zerbitzuaren mezuak jakinarazpenak dira (adibidez,
egunkarietako izenbutuak) eta testu mezuren bat edo
estekaren bat eduki dezakete. Eskuragarritasuna eta
harpidetzari buruzko informazioa lortzeko, jo zure zerbitzu
hornitzailearengana.