Testu mezuen ezarpenak
Aukeratu
>
Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak >
Testu mezua.
Aukeratu hauetatik:
● Mezu zentroak — Ikusi zehaztutako testu mezuen zentro
guztien zerrenda.
● Erabil. ari den mezu zent. — Aukeratu testu mezuak
bidaltzeko erabili nahi den mezuen zentroa.
● Karaktere kodeketa — Karaktereak beste kodeketa
sistema batera bihurtzeko (aukera eskuragarri
dagoenean), aukeratu Euskarri mugatua.
● Txostena jaso — Aukeratu sareak zure mezuei buruzko
bidalketa txostenak igortzea nahi duzun ala ez (sareko
zerbitzua).
● Mezuaren baliotasuna — Aukeratu mezu zentroak
zenbat denboran saiatu behar duen mezua bidaltzen,
lehenengo saiakerak huts egingo balu (sareko zerbitzua).
Zehaztutako baliozkotasun epean mezua ezin izan bada
bidali, mezuen zentrotik ezabatuko da.
● Mez. formatu hon. bidali — Jo zerbitzu
hornitzailearengana zure mezuen zentroak testu mezuak
beste formatuetara bilaka ditzakeen jakiteko.
● Konexiorik gogokoena — Aukeratu erabili nahi den
konexioa.
● Zentro beretik erantzun — Aukeratu testu mezuei
erantzuteko zentroko zenbaki berdina erabili nahi duzun
ala ez (sareko zerbitzua).