Nokia 6720 classic - Konexio ezarpenak

background image

Konexio ezarpenak
Hautatu

>

Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak >

E-maila > Postontziak, postontzi bat eta Konexio

ezarpenak.

Jasotako posta elektronikoa

Jasotako mezu elektronikoen ezarpenak editatzeko, hautatu

Sarrerako e-maila eta aukera hauetariko bat:
Erabiltzailearen izena — Zerbitzu hornitzaileak

emandako erabiltzaile izena erabili.

Pasahitza — Zure pasahitza idatzi. Eremu hau betetzen

ez baduzu, urruneko postontzira konektatzerakoan

eskatuko zaizu.

Mezuak hartzeko zerbit. — Zure mezu elektronikoak

jasotzen dituen zerbitzariaren IP helbidea edo ostalari

izena idatzi.

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

44

background image

Mezularitza

Erabilt. ari den sarbidea — Interneteko sarbide puntu

bat (IAP) aukeratu.

Postontziaren izena — Postontziarentzako izen bat

idatzi.

Postontzi mota — Zehaztu zure urruneko postontziaren

zerbitzu hornitzaileak gomendatzen duen mezu

elektronikoen protokoloa. Aukerak POP3 eta IMAP4 dira.

Ezarpen hau ezin da aldatu.

Segurtasuna — Urruneko postontzira konexio segurua

edukitzeko segurtasun aukera hautatu.

Ataka — Konexioarentzako ataka bat zehaztu.

APOP sarrera segurua (POP3 bakarrik) — Enkriptatu

urruneko posta elektronikoaren zerbitzarirako pasahitzen

bidalketa postontziarekin konektatzen den bitartean.

Irteerako posta elektronikoa

Bidalitako mezuen ezarpenak editatzeko, Irteerako e-

maila eta ondorengoen artean aukeratu:
Nire helbide elektronikoa — Idatzi zerbitzu­

hornitzaileak emandako helbide elektronikoa.

Posta bidaltzeko zerbit. — Zure mezu elektronikoak

bidaltzen dituen zerbitzariaren IP helbidea edo ostalari

izena idatzi. Baliteke zure zerbitzu hornitzailearen irteera

zerbitzaria bakarrik erabili ahal izatea. Informazio

gehiagorako jarri harremanetan zerbitzu­

hornitzailearekin.

Erabiltzaile-izena, pasahitza, sarbide puntua, segurtasuna

eta ataka zehazten dituzten ezarpenak sarrerako postaren

antzekoak dira.