
Konexio ezarpenak
Hautatu
>
Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak >
E-maila > Postontziak, postontzi bat eta Konexio
ezarpenak.
Jasotako posta elektronikoa
Jasotako mezu elektronikoen ezarpenak editatzeko, hautatu
Sarrerako e-maila eta aukera hauetariko bat:
● Erabiltzailearen izena — Zerbitzu hornitzaileak
emandako erabiltzaile izena erabili.
● Pasahitza — Zure pasahitza idatzi. Eremu hau betetzen
ez baduzu, urruneko postontzira konektatzerakoan
eskatuko zaizu.
● Mezuak hartzeko zerbit. — Zure mezu elektronikoak
jasotzen dituen zerbitzariaren IP helbidea edo ostalari
izena idatzi.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
44

Mezularitza
● Erabilt. ari den sarbidea — Interneteko sarbide puntu
bat (IAP) aukeratu.
● Postontziaren izena — Postontziarentzako izen bat
idatzi.
● Postontzi mota — Zehaztu zure urruneko postontziaren
zerbitzu hornitzaileak gomendatzen duen mezu
elektronikoen protokoloa. Aukerak POP3 eta IMAP4 dira.
Ezarpen hau ezin da aldatu.
● Segurtasuna — Urruneko postontzira konexio segurua
edukitzeko segurtasun aukera hautatu.
● Ataka — Konexioarentzako ataka bat zehaztu.
● APOP sarrera segurua (POP3 bakarrik) — Enkriptatu
urruneko posta elektronikoaren zerbitzarirako pasahitzen
bidalketa postontziarekin konektatzen den bitartean.
Irteerako posta elektronikoa
Bidalitako mezuen ezarpenak editatzeko, Irteerako e-
maila eta ondorengoen artean aukeratu:
● Nire helbide elektronikoa — Idatzi zerbitzu
hornitzaileak emandako helbide elektronikoa.
● Posta bidaltzeko zerbit. — Zure mezu elektronikoak
bidaltzen dituen zerbitzariaren IP helbidea edo ostalari
izena idatzi. Baliteke zure zerbitzu hornitzailearen irteera
zerbitzaria bakarrik erabili ahal izatea. Informazio
gehiagorako jarri harremanetan zerbitzu
hornitzailearekin.
Erabiltzaile-izena, pasahitza, sarbide puntua, segurtasuna
eta ataka zehazten dituzten ezarpenak sarrerako postaren
antzekoak dira.