
Berreskuratze automatikoaren ezarpenak
>
Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak >
E-maila > Postontziak, postontzi bat eta Berreskuratze
automat..
Hautatu
Mezu elektroniko berrien goiburuak zure urruneko
postontzitik automatikoki eskuratu — Hautatu E-mail
jakinarazpenak eta Auto-eguneraketa edo Etxeko sarean
soilik.
Mezu elektroniko berrien goiburuak zure urruneko
postontzitik une zehatzetan automatikoki eskuratu —
Hautatu E-mailen berreskuratzea eta Gaituta edo Etxeko
sarean soilik. Zehaztu mezu elektronikoak noiz eta
zenbatero berreskuratuko diren.
E-mail jakinarazpenak eta E-mailen berreskuratzea
aukerek ezin dute aktibo egon aldi berean.
Telefonoan mezu elektronikoak automatikoki jasotzea
zehaztuz gero, zerbitzu-hornitzailearen saretik datu kopuru
handiak bidaliko dira. Datuak igortzeko tarifei buruzko
informazioa jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu
hornitzailearengana.