Nokia 6720 classic - Multimedia mezuen ezarpenak

background image

Multimedia mezuen ezarpenak

Aukeratu

>

Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak >

Multimedia mezua.
Aukeratu hauetatik:
Irudiaren neurria — Zehaztu multimedia mezuetako

irudien tamaina.

MMS sortze-modua Gidatua aukeratzen bada, bidali

behar den mezua hartzaileak onartzen duen ala ez jakin

daiteke. Murriztua aukeratzen bada, telefonoak onartzen

ez diren mezuen bidalketa eragotziko du. Mezuetan

edukiak gehitzeko jakinarazpenik jaso gabe, aukeratu

Librea.

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

43

background image

Mezularitza

Erabilt. ari den sarbidea — Aukeratu konektatzeko

sargune lehenetsia.

Multimedia berreskuratz. — Aukeratu mezuak

jasotzeko modua. Etxeko sarean mezuak automatikoki

jasotzeko, aukeratu Autom. etxeko sarean. Etxeko

saretik kanpo, ohar batek multimedia mezuen zentroan

mezu berri bat dagoela jakinaraziko dizu. Automatikoa

beti aukeratuz gero, telefonoak automatikoki datu

pakete aktiboen konexio bat egingo du mezua

berreskuratzeko, bai etxeko sarean baita ibiltaritzan ere.

Izengab. mezuak onartu — Aukeratu igorle ezezagunen

mezuak ukatu nahi dituzun ala ez.

Publizitatea jaso — Aukeratu iragarkiak multimedia

mezuen bidez jaso nahi dituzun ala ez.

Txostenak jaso — Aukeratu bidalitako mezuen egoera

erregistroan agertzea nahi duzun ala ez (sareko

zerbitzua).

Ukatu txosten-bidalketa — Aukeratu zure telefonoak

jasotako mezuen bidalketa txostenak bidaltzea nahi

duzun ala ez.

Mezuaren baliotasuna — Aukeratu mezu zentroak

zenbat denboran saiatu behar duen mezua bidaltzen,

lehenengo saiakerak huts egingo balu (sareko zerbitzua).

Zehaztutako denbora epean mezua ezin izan bada bidali,

mezuen zentrotik ezabatuko da.