
Multimedia mezuen ezarpenak
Aukeratu
>
Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak >
Multimedia mezua.
Aukeratu hauetatik:
● Irudiaren neurria — Zehaztu multimedia mezuetako
irudien tamaina.
● MMS sortze-modua — Gidatua aukeratzen bada, bidali
behar den mezua hartzaileak onartzen duen ala ez jakin
daiteke. Murriztua aukeratzen bada, telefonoak onartzen
ez diren mezuen bidalketa eragotziko du. Mezuetan
edukiak gehitzeko jakinarazpenik jaso gabe, aukeratu
Librea.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
43

Mezularitza
● Erabilt. ari den sarbidea — Aukeratu konektatzeko
sargune lehenetsia.
● Multimedia berreskuratz. — Aukeratu mezuak
jasotzeko modua. Etxeko sarean mezuak automatikoki
jasotzeko, aukeratu Autom. etxeko sarean. Etxeko
saretik kanpo, ohar batek multimedia mezuen zentroan
mezu berri bat dagoela jakinaraziko dizu. Automatikoa
beti aukeratuz gero, telefonoak automatikoki datu
pakete aktiboen konexio bat egingo du mezua
berreskuratzeko, bai etxeko sarean baita ibiltaritzan ere.
● Izengab. mezuak onartu — Aukeratu igorle ezezagunen
mezuak ukatu nahi dituzun ala ez.
● Publizitatea jaso — Aukeratu iragarkiak multimedia
mezuen bidez jaso nahi dituzun ala ez.
● Txostenak jaso — Aukeratu bidalitako mezuen egoera
erregistroan agertzea nahi duzun ala ez (sareko
zerbitzua).
● Ukatu txosten-bidalketa — Aukeratu zure telefonoak
jasotako mezuen bidalketa txostenak bidaltzea nahi
duzun ala ez.
● Mezuaren baliotasuna — Aukeratu mezu zentroak
zenbat denboran saiatu behar duen mezua bidaltzen,
lehenengo saiakerak huts egingo balu (sareko zerbitzua).
Zehaztutako denbora epean mezua ezin izan bada bidali,
mezuen zentrotik ezabatuko da.