Mezuak idatzi eta bidali
Hautatu
>
Mezularitza.
Multimedia mezu bat sortu edo mezu elektroniko bat idatzi
baino lehen, konexio ezarpen zuzenak zehaztu behar dira.
Haririk gabeko sareak MMS mezuen neurria muga dezake.
Txertatutako argazkiak muga gaindituz gero, telefonoak
argazkia txikiagotu dezake MMS bidez bidali ahal izateko.
Mezu elektronikoen gehienezko tamaina zerbitzu
hornitzailearekin egiaztatu. Bidali nahi den mezu
elektronikoak posta elektronikoko zerbitzariaren muga
gaindituz gero, mezua Irteera ontzia karpetan gordetzen da
eta telefonoa tarteka berriro bidaltzen saiatzen da. Mezu
elektroniko bat bidaltzeko datu-konexioa behar da,
horregatik, mezu elektronikoak bidaltzeko saiakerek
telefonoaren faktura handitu dezakete. Irteera ontzia
karpetan,
ditzakezu.
mezuak ezabatu edo Zirriborroak karpetara mugi
1. Mezu berria > Mezua aukeratu testu mezu bat edo
multimedia mezu bat (MMS) bidaltzeko, Audio mezua
aukeratu soinuklip bat duen multimedia mezu bat
bidaltzeko, edo E-maila aukeratu mezu elektroniko bat
bidaltzeko.
2. Hartzailea eremuan, sakatu nabigazio tekla hartzaileak
edo taldeak Kontaktuetatik hautatzeko edo idatzi
hartzailearen telefono zenbakia edo helbide
elektronikoa. Hartzaileak banantzen dituen puntu eta
koma (; ) ikurrak gehitzeko, * sakatu.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
37
Mezularitza
3. Gaia eremuan, mezuaren gaia idatzi. Ikusgai dauden
eremuak aldatzeko, Aukerak > Mezuaren goiburuak
aukeratu.
4. Mezuaren eremuan, idatzi mezua. Txantiloi edo ohar bat
txertatzeko, hautatu Aukerak > Gehitu > Testua
gehitu > Txantiloia edo Oharra.
5. Multimedia mezu batean multimedia objektu bat
gehitzeko, hautatu Aukerak > Sartu edukia, hautatu
objektuaren mota edo iturria eta objektua bera. Bisita
txartelak, diapositibak, oharrak edo bestelako
fitxategiren bat mezuan gehitzeko, hautatu Aukerak >
Sartu edukia > Besteren bat gehitu.
6. Multimedia mezu batean gehitzeko argazki bat atera edo
soinua edo bideoa grabatu nahi badituzu, hautatu
Aukerak > Sartu edukia > Irudia gehitu > Berria,
Bideoklipa gehitu > Berria edo Gehitu soinu-klipa >
Berria.
7. Mezu elektroniko batean eranskin bat gehitzeko,
Aukerak eta eranskin mota aukeratu. Mezu
elektronikoen eranskinak adierazlearekin erakusten
dira.
8. Mezu bat bidaltzeko, Aukerak > Bidali aukeratu edo
deitzeko tekla sakatu.
Oharra: Mezua bidali dela dioen testu edo ikonoa
pantailan agertzeak ez du esan nahi hartzaileak mezua jaso
duenik.
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten
mezuak onartzen ditu. Mezu luzeagoak bi mezu edo
gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu
markak, bestelako ikurrak edo zenbait hizkuntzen aukerak
leku gehiago hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen
karaktere kopurua murriztu egiten da.
Agian ezingo dituzu multimedia mezuetan MP4 formatuan
gorde diren bideoak edo haririk gabeko sarearen gehienezko
tamaina gainditzen dutenak bidali.
Aholkua: Argazkiak, bideoak, soinua eta testua
aurkezpen batean konbinatu eta multimedia mezu
batean bidal daitezke. Multimedia mezua
sortzerakoan, Aukerak > Gehitu > Aurkezpena
gehitu aukeratu. Aukera hau ikusteko ezarpenek MMS
sortze-moduaGidatua edo Librea moduan zehaztua
egon behar dute.