
Kargatu bateria
Bateria fabrikan kargatzen da partzialki. Telefonoak bateria
gutxi duela adieraziz gero, jarraitu pauso hauek:
1. Konektatu bateria hartune batera.
2. Konektatu kargagailua
gailuari.
3. Telefonoak bateria
beteta dagoela
adierazten duenean,
deskonektatu
kargagailua
telefonotik eta,
ondoren, hormako
hartunetik.
Telefonoa ordenagailu bateragarri batera USB datu
kablearekin konektatuta ere karga dezakezu bateria.
1. Konektatu USB datu-kablea ordenagailuko USB atakara
eta telefonora.
2. Bateria erabat kargatzen denean, deskonektatu USB
datu-kablea.
USBaren kargatze-eraginkortasuna oso aldakorra da. Zenbait
kasutan, denbora asko igaro daiteke bateria kargatzen eta
telefonoa funtzionatzen hasi aurretik . Bateria ez da denbora
jakin batez kargatu behar eta kargatzen ari den bitartean ere
erabil dezakezu. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,
kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik egin
ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
10

Lehen urratsak