
Telefonoko laguntza
Telefonoak aplikazioak erabiltzen laguntzeko argibideak
dauzka.
Menu nagusitik laguntza irekitzeko, aukeratu
>
Ezarpenak > Laguntza > Laguntza eta argibideak behar
dituen aplikazioa.
Aplikazio bat irekita dagoela, uneko ikuspegiaren laguntzara
sartzeko, aukeratu Aukerak > Laguntza.
Argibideak irakurtzen ari zarenean, laguntza testuaren
tamaina aldatzeko, aukeratu Aukerak > Letra tamaina
txikitu edo Letra tamaina handitu.
Baliteke laguntza testuaren amaieran lotutako gaietarako
estekak aurkitzea. Azpimarratutako hitz bat aukeratzen
baduzu, azalpen labur bat azalduko da. Laguntzak
ondorengo adierazleak erabiltzen ditu: Lotutako laguntza
gai baterako esteka. Dagokion aplikaziorako esteka.
Jarraibideak irakurtzerakoan, laguntza testuen eta hondoan
irekita dagoen aplikazioaren artean aldatzeko, hautatu
Aukerak > Erakutsi irekit. aplik. eta nahi duzun
aplikazioa.