
Kontaktuen dei-tonuak, irudiak eta
deietarako testua
Kontaktu talde baterako dei tonua ezar dezakezu, eta irudia
eta dei testua kontaktu baterako. Kontaktuak deitzen
zaituenean, telefonoak aukeratutako tonua joko du eta dei
testua edo irudia agertuko da (deitzen duen pertsonaren
telefono zenbakia agertzen bada eta zure telefonoak
ezagutzen badu).
Kontaktu edo kontaktuen talde batentzako dei-tonu bat
zehazteko, hautatu kontaktua edo kontaktuen taldea,
Aukerak > Dei tonua eta dei-tonua.
Kontaktu baten deietarako testua zehazteko, hautatu
kontaktua eta Aukerak > Dei testua gehitu. Idatzi
deietarako testua eta hautatu Ados.
Telefonoaren memorian gordeta dagoen kontaktu bati irudi
bat esleitzeko, hautatu kontaktua, Aukerak > Gehitu
irudia eta Galeria ataleko irudiren bat.
10. Galeria
Hautatu
>
Galeria.
Erabili Galeria multimedia mota ezberdinetara sartzeko, hala
nola, argazkietara, bideoetara, musikara, soinu-klipetara,
zuzeneko transmisio-esteketara eta aurkezpenetara.
Tonua ezabatzeko, aukeratu Lehenetsitako tonua tonuen
zerrendan.
Kontaktu baten irudia ikusi, aldatu edo ezabatzeko, hautatu
kontaktua, Aukerak > Irudia eta nahi duzun aukera.