
PCrako konexioak
Zure mugikorra PCrako konexioa eta datu
komunikazioetarako aplikazio bateragarri anitzekin erabil
daiteke. Nokia Ovi Suite aplikazioarekin, adibidez,
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
76

telefonotik ordenagailu bateragarri batera fitxategiak eta
argazkiak bidal daitezke.
Ovi Suite zerbitzuari buruzko informazio gehiagorako, ikus
www.ovi.com.
Bluetootha
Bluetoothari buruz
Gailuaren Bluetooth teknologiak hari gabeko konexioak
ahalbidetzen ditu 10 metrotara (33 oin) dauden gailu
elektronikoen artean. Bluetooth konexioarekin irudiak,
bideoak, testuak, enpresa-txartelak eta egutegiko oharrak
bidal daitezke, edo hari gabe Bluetooth teknologia erabiltzen
duten beste gailuetara konekta zaitezke.
Bluetooth teknologia erabiltzen duten gailuak irrati-uhinak
erabiliz komunikatzen direnez, zure gailuak eta besteek ez
dute ikuspen-lerro berean egon beharrik. Bi gailuak
elkarrengandik gehienez 10 metrora egotea besterik ez da
beharrezkoa. Halere, konexioan interferentziak egon
daitezke hormengatik edo beste gailu elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago egon daitezke martxan
aldi berean. Esaterako, gailua aurikularretara konektatuta
badago, aldi berean fitxategiak beste gailu bateragarri
batera alda ditzakezu.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 +
EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu: Audio
banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo kontrola,
oinarrizko irudigintza, oinarrizko inprimatzea, gailuen IDa,
telefono-sarea, fitxategi-transferentzia, audio/bideo
banaketa orokorra, sarbide orokorra, Object Exchange
Konexioak
orokorra, eskulibrekoak, (HID) entzungailuak, Object Push,
kontaktuetarako sarbidea, serie ataka eta SIMerako
sarbidea . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu
batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako
Nokia konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili
behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu
gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar
gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.
Segurtasun gomendioak
Telefonoa ezkutuko moduan erabiliz, software kaltegarria
saihesteko aukera gehiago daude. Ez onartu Bluetooth
konexioa konfiantzazko iturrietatik ez baldin badator. Beste
aukera bat Bluetooth funtzioa desaktibatzea izan daiteke.
Honek ez die telefonoaren gainerako funtzioei eragiten.
Hautatu
>
Ezarpenak > Konektibitat. >