Datu-kablea
Memoria txartela kaltetzea edo datuak hondatze ekiditeko,
ez deskonektatu USB datu-kablea datuak transferitzen ari
direnean.
Transferitu datuak telefonoaren eta
ordenagailuaren artean.
1. Sartu memoria txartel bat telefonoan eta konektatu
telefonoa ordenagailu bateragarri batera USB datu
kablearekin. Aurrena, konektatu beti datu-kablea
telefonora eta, ondoren, beste gailura edo ordenagailura.
2. Telefonoak zer modu erabili galdetzen duenean, hautatu
Masa biltegia. Modu honekin, telefonoa disko gogor
aldagarri gida ikus dezakezu ordenagailuan.
3. Transferitu datuak ordenagailuaren eta telefonoaren
artean.
4. Eten konexioa ordenagailutik (adibidez, Windows-en
hardwarearen morroian Deskonektatu edo Atera
sakatuta) memoria-txartela kaltetzea saihesteko.
Telefonoko irudiak ordenagailu bateragarri batera
transferitzeko edo telefonoan gordetako irudiak
inprimagailu bateragarri batean inprimatzeko, konektatu
USB datu-kablea ordenagailura edo inprimagailura eta
hautatu Irudi-transferentzia.
>
Ezarpenak > Konektibitat. > USB.
USB moduaren ezarpenak aldatzeko, hautatu
USB datu-kablearekin erabili ohi duzun USB modua
aldatzeko, hautatu USB konexio-modua.
Datu-kablea konektatzen duzun bakoitzean telefonoak
modua galdetu dezan ezartzeko, hautatu Konektatzean
gald. > Bai.
Nokia Ovi Suite zure telefonoan erabiltzeko, instalatu Nokia
Ovi Suite ordenagailuan, konektatu USB datu-kablea eta
hautatu PC Suite.