Gailuak uztartzea
Hautatu
>
Ezarpenak > Konektibitat. >
Bluetootha.
Ireki uztartutako gailuen fitxa.
Uztartu aurretik, erabaki zein izango den zure gakoa (1-16
digitu) eta jarri ados beste gailuaren erabiltzailearekin gako
bera erabiltzeko. Erabiltzailearen interfazea ez duten
gailuek, gako finkoa dute. Gailuak lehen aldiz konektatzean
bakarrik beharko duzu gakoa. Bikoteak egin ondoren,
konexioa baimendu ahal izango duzu. Uztartzeak eta
konexioa baimentzeak konexioa azkartzen eta errazten du,
konexioa egiten duzun bakoitzean ez duzulako baimendu
beharko.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
78
SIMera urrutitik sartzeko gakoak 16 digitu izan beharko ditu.
Urruneko SIM moduan, zure telefonoaren SIM txartela
osagarri bateragarriekin erabil dezakezu.
Hari gabeko telefonoa urruneko SIM moduan egonez gero,
osagarri bateragarri bakarra, autorako kita esate baterako,
erabil dezakezu deiak egin edo jasotzeko.
Modu horretan dagoen bitartean, telefonoak ezin izango du
deirik egin, programatutako larrialdiko zenbakietara izan
ezik.
Zure telefonotik deitzeko, urruneko SIM modutik atera behar
duzu lehendabizi. Telefonoa blokeatuta badago, aurrena
desblokeatzeko kodea sartu behar duzu.
1. Hautatu Aukerak > Gailu berria uztartu. Gailuak
inguruan bilatuko ditu Bluetooth gailuak. Aurrez
Bluetooth konexioa erabiliz datuak bidali badituzu,
aurreko emaitzen zerrenda agertuko zaizu. Bluetooth
gailu gehiago bilatzeko, hautatu Gailu gehiago.
2. Aukeratu konektatu nahi duzun gailua eta idatzi
pasahitza. Beste gailuan pasahitz bera adierazi behar da.
3. Zure telefonoaren eta beste gailuaren arteko konexioa
automatikoa izan dadin, hautatu Bai. Konektatzen
saiatzen zaren bakoitzean konexioa eskuz baieztatzeko,
hautatu Ez. Uztartu ondoren, beste gailua uztartutako
gailuen orrian gehituko da.
Bikoteari ezizen bat emateko, hautatu Aukerak > Esleitu
izen laburra. Ezizena zure gailuan ikusiko da.
Uztartze bat ezabatzeko, hautatu ezabatu nahi duzun
gailuaren uztartzea eta Aukerak > Ezabatu. Uztartze
Konexioak
guztiak ezabatzeko, hautatu Aukerak > Ezabatu guztiak.
Gailu batekin konektaturik bazaude eta gailu honekin
uztartzea bertan behera uzten baduzu, uztartzea amaituko
da eta konexioa etengo da.
Uztartutako gailu bati zure telefonora automatikoki
konektatzen uzteko, aukeratu Baimendutzat ezarri. Zure
gailuaren eta bestearen arteko konexioak zure ezagutzarik
gabe egin daitezke. Ez da behar bakoitzaren onarpenik edo
baimenik. Erabili aukera hori soilik zure gailuekin, adibidez,
aurikular edo ordenagailu bateragarriekin edo fidagarria den
norbaiten gailuekin Beste gailuen konexio eskaerak aldiro
onartu badituzu, aukeratu Baimnd. gabetzat ezarri.
Bluetooth bidezko audio osagarri bat erabiltzeko, adibidez
Bluetooth eskulibrekoa edo aurikularrak, zure telefonoa eta
osagarria uztartu behar dituzu. Pasahitza eta argibide
gehiagorako, ikus osagarrien erabiltzailearen gida. Audio
osagarria konektatzeko, piztu osagarria. Zenbait audio
osagarri automatikoki konektatzen dira. Bestela, ireki
uztartutako gailuen fitxa, hautatu osagarria eta Aukerak >
Konektatu audio gailura.