Beste gailu batetik edukia
transferitzea
Hautatu
>
Ezarpenak > Konektibitat. >
Transferen..
Aldatu aplikazioa erabiliz, edukia transferi dezakezu,
kontaktuak esaterako, bi Nokia gailu bateragarrien artean.
Transferitu daitekeen eduki mota ezberdina izan daiteke
edukia transferituko duen gailuaren modeloaren arabera.
Beste gailuak sinkronizazioa onartzen badu, telefonoaren
eta beste gailuaren artean sinkroniza ditzakezu datuak.
Gailuak berri emango dizu beste gailua bateragarria ez bada.
Beste gailua ezin bada piztu barnean SIM txartelik ez badu,
zure SIM txartela sar dezakezu. Zure gailua SIM txartelik gabe
pizten denean, konexiorik gabeko profila automatikoki
aktibatzen da.
Konektatzeko USB kablea erabiltzen baduzu, konektatu
kablea zure gailura lehenbizi eta ondoren beste gailura.
Edukia transferitu
Lehenengo aldiz datuak zure beste gailutik berreskuratzeko:
1. Hautatu datuak transferitzeko erabili nahi duzun konexio
mota. Bi gailuek hautatutako konexio mota onartu behar
dute.
2. Hautatu edukia transferituko duen gailua. Zure gailuan
kode bat sartzea eskatzen zaizu. Sartu kode bat (1-16
digitu) eta hautatu Ados. Sartu kode bera beste gailuan
eta hautatu Ados. Gailuak orain parekatuta egongo dira.
Hainbat gailu modeloen kasuan, Aldatu aplikazioa beste
gailura bidaliko da mezu gisa. Transferentzia aplikazioa
beste gailuan instalatzeko, ireki mezua eta jarraitu
argibideak.
3. Zure gailuan aukeratu beste gailutik transferitu nahi
duzun edukia.
Edukia beste gailuaren memoriatik gailu honetan dagokion
kokapenera transferituko da.
Transferentzia denbora-tartea transferitu beharreko datu
kopuruaren araberakoa da. Transferentzia ezeztatu
dezakezu eta geroago berrabiarazi.
Sinkronizazioa bi noranzkokoa da eta bi gailuen datuak
berberak dira. Gailuetariko baten elementu bat ezabatuz
gero, sinkronizatzean beste gailutik ezabatuko da; ezin dira
ezabatutako elementuak sinkronizazioa erabiliz
berreskuratu.
Azken transferentziaren erregistroa ikusteko, hautatu
lasterbide bat oinarrizko ikuspegian eta Aukerak >
Erregistroa ikusi.