Mapak
>
Mapak aukeratu.
Mapak aplikazioarekin, une bakoitzean non zauden ikusi,
beste hiri eta herrialdeetako mapak arakatu eta interesatzen
zaizkizun lekuak eta helbideak bila ditzakezu. Ibilbideak ere
antola ditzakezu eta autoen eta oinezkoen nabigaziorako
gidaritza ere lor dezakezu. Zure leku eta ibilbide gogokoenak
Nokia kontuan gordetzen badituzu, bildumatan antola
ditzakezu eta gordetako elementuak zure telefono
mugikorra eta Ovi Maps Interneteko zerbitzuaren artean
sinkroniza ditzakezu.
Eguraldiari, trafikoari, gertaerei, bidaiei edo beste lekuetako
zehaztasunei buruzko informazioa ere ikus dezakezu, zure
herrialde edo eskualderako erabilgarri badaude.
Mapak aplikazioa lehenengoz erabiltzerakoan, Interneteko
sarbide puntua hautatu beharko duzu mapak deskargatzeko.
Kokapena
Datu-konexio aktibo bat daukazunean eta pantailako mapan
nabigatzean, automatikoki mapa berri bat deskargatuko da
jadanik deskargatutako mapek ez duten gune batera joaten
bazara. Nokia Map Loader PC softwarea erabil dezakezu ere
bai mapak deskargatzeko. Nokia Map Loader ordenagailu
bateragarri batean instalatzeko, zoaz www.nokia.com/
maps helbidera.
Oharra: Mapak, sateliteko irudiak, ahots-fitxategiak,
gidak edo trafikoaren informazioa deskargatzean datu
kopuru handiak transmititzen dira (sareko zerbitzua).
Aholkua: Datu transferentzien kostuak saihesteko,
Mapak aplikazioa Interneterako konexiorik gabe erabil
dezakezu ere, eta telefonoan edo memoria txartel
batean gordeta dauden mapak araka ditzakezu,
erabilgarri badaude. Mapak aplikazioa Interneterako
konexiorik gabe erabiltzen duzunean, zerbitzu batzuk
ez dira erabilgarri egongo.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu
gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu telefono honetan
ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta trafikoari buruzko
informazioa eta bestelako zerbitzuak Nokiarekin zerikusirik
ez duten hirugarrenek sortu dituzte. Baliteke informazioa
guztiz osatua eta zehatza ez izatea, eta eskuragarritasunaren
araberakoa izango da. Ez sekula informazio honetaz eta
erlazionatutako zerbitzuez soilik fida.
Zure gailuko Mapak aplikazioari buruzko informazio gehiago
lortzeko, joan www.nokia.com/support helbidera.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
31
Kokapena