Kamera. Pantaila automatikoki biratzen da
Argazki bat ateratzeko, erabili pantaila bisore bezala eta
sakatu kamera-tekla. Telefonoak argazkiak Galerian
gordetzen ditu.
Zoomarekin handitzeko edo txikitzeko, erabili bolumenaren
teklak.
Argazkia atera aurretik objektua fokatzeko, sakatu kamera
tekla erdiraino.
Tresna-barrak hainbat elementu eta ezarpenen lasterbideak
eskaintzen dizkizu argazki bat atera edo bideo bat grabatu
aurretik eta ondoren. Hautatu hurrengoen artetik:
Aldatu bideo eta argazki moduen artean.
Hautatu eszena.
Aktibatu modu panoramikoa.
Piztu bideoaren argia (bideo moduan soilik).
Hautatu flash modua (argazki moduan soilik).
Aktibatu tenporizadorea (argazki moduan soilik).
Aktibatu sekuentzia modua (argazki moduan soilik).
Hautatu kolore-efektua.
Egokitu zurien balantzea.
Joan Argazkiak atalera.
Eskuragarri dauden aukerak argazkia ateratzeko moduaren
eta zauden ikuspegiaren araberakoak dira. Ezarpenak
lehenetsiak berrezartzen dira kamera ixten duzunean.
Kameraren tresna-barra pertsonalizatzeko, hautatu
Aukerak > Pertsonaliz. tresna-barra.
Ezkutatuta dagoenean tresna-barra aktibatzeko, sakatu
nabigazio-tekla.
Hautatu modu panoramikoa
Modu panoramikoa