
Widgetak
Zure telefonoa widgetekin bateragarria da. Widgetak
deskarga daitezkeen web aplikazio txikiak dira eta
multimedia fitxategiak, albiste jarioak, eguraldi iragarpenak
etab. telefonora bidaltzen dituzte. Instalatutako widgetak
bereizita ageri dira Aplikazioak karpetan.
Widgetak bilatzeko eta deskargatzeko, joan Ovi Dendara
store.ovi.com helbidean.
Widgetak bateragarriak diren memoria txartel batean ere
instala daitezke (eskuragarri badago).
Widgeten sargune lehenetsia arakatzailearen berdina da.
Hondoan irekita daudenean, widget batzuek telefonoko
datuak automatikoki egunera ditzakete.
Widgetak erabiltzerakoan, datu kopuru handiak igor
daitezke zure zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez. Datu
transmisioen kostuei buruzko informazio gehiago jasotzeko,
jo zure zerbitzu hornitzailearengana.