Orrietan nabigatu
Web orri handi bat arakatzen hari zarenean, Mini Mapa edo
Orriaren ikuspegi orokorra erabil dezakezu orria begirada
batean ikusteko.
Hautatu
>
Internet > Webgunea.
Aktibatu Mini Mapa — Hautatu Aukerak > Ezarpenak >
Orokorra > Mapa txikia > Aktibatu. Web orri handi
batean mugitzerakoan, Mini Mapa irekitzen da eta
orrialdearen ikuspegi orokorra erakusten du.
Mugitu Mini Mapan zehar — Joan ezkerrera, eskuinera,
gora edo behera. Nahi duzun kokapena aurkitzen duzunean,
utzi mugitzeari. Mini Mapa desagertu egiten da eta
hautatutako kokapenean uzten zaitu.
Lortu web orri bateko informazioa Orriaren
ikuspegi orokorrarekin
1. Sakatu 8. Uneko orriaren miniatura-irudi bat irekitzen da.
2. Mugitu miniatura-irudian zehar gora, behera, ezkerrera
edo eskuinera joanda.
3. Ikusi nahi duzun atal bat aurkitzen duzunean, hautatu
Ados web orriaren atal horretara joateko.