Elementuak deskargatu eta erosi
Tonuak, argazkiak, operatzaileen logoak, gaiak eta bideoak
deskarga daitezke, besteak beste. Elementu hauek doan
eskura edo eros daitezke. Deskargatutako elementuak
telefonoko dagozkien aplikazioek onartzen dituzte, adibidez
deskargatutako argazki bat Galeria atalean gorde daiteke.
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio
eta softwareak soilik instalatu eta erabili. Symbian Signed
edo Java Verified aplikazioen proba gainditu dutenak,
adibidez.
Elementu bat deskargatzeko:
1. Aukeratu esteka.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
53
Internet
2. Aukeratu elementua erosteko aukera egokia (adibidez,
Erosi).
3. Kontuz irakurri eskuratutako informazio guztia.
4. Deskarga jarraitu edo ezeztatzeko, aukeratu aukera
egokia (adibidez, Onartu edo Ezeztatu).
Deskarga bat hasten duzunean, uneko araketaren sesioko
abiarazitako eta osatutako deskargak bistaratzen dira.
Zerrenda aldatzeko, aukeratu Aukerak > Deskargak.
Zerrendan, aukeratu elementu bat eta Aukerak abiarazitako
deskargak ezeztatzeko edo osatutako deskargak ireki, gorde
edo ezabatzeko.