Ovi Music
Ovi Music zerbitzuarekin (sareko zerbitzua), zure telefonoan
musika bilatu, arakatu eta deskarga dezakezu.
Aukeratu
>
Internet > Ovi musika.
Musika deskargatzeko, lehenik zerbitzuan erregistratu behar
zara.
Musika deskargatzean kostu gehigarriak egon eta datu
kantitate handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua). Datu
transmisioen kostuei buruzko informazioa lortzeko, jo zure
sarearen zerbitzu-hornitzailearengana.
Ovi Music zerbitzuan sartzeko, gailuak Interneterako
baliozko sarbidea izan behar du. Baliteke Ovi Music-era
konektatzen zarenean erabiliko den sargunea hautatu behar
izatea.
Sargunea hautatu — Hautatu Lehenetsitako sarbidea.
Ovi Music-en ezarpenen erabilgarritasuna eta itxura alda
litezke. Ezarpenak aurrez ezarrita ere egon daitezke eta beraz
ezingo dituzu aldatu. Ovi Music arakatzean, ezarpenak
aldatzeko aukera duzu.
Ovi Music zerbitzuaren ezarpenak aldatu — Hautatu
Aukerak > Ezarpenak.
Ovi Music ez dago erabilgarri herrialde edo eskualde
guztietan.