Nokiaren Bideo Zentroa
Nokiaren Bideo Zentroarekin (sareko zerbitzua), bideoak
deskargatu eta zuzenean erreproduzi ditzakezu Interneteko
bideo zerbitzu bateragarrietatik, datu pakete konexio bat
erabiliz. Bideoak ordenagailu bateragarri batetik telefonora
transferi daitezke eta Bideo zentroan ikusi.
Bideoak deskargatzeko datu paketeen sarguneak erabiltzeak
zure zerbitzu hornitzailearen saretik datu kantitate handiak
bidaltzea esan nahiko luke. Datuak igortzeko tarifei buruzko
informazioa jasotzeko, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.
Telefonoak zerbitzu lehenetsiak eduki ditzake.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
57
Internet
Zerbitzu hornitzaileek dohaineko edukia eskain dezakete
edo bestela gastuak kobratu. Egiaztatu prezioak zerbitzuan
edo galdetu zerbitzu hornitzaileari.