
Direktorioak
Direktorioekin podcast-en pasarte berriak aurki ditzakezu,
bai eta hauetara harpidetu ere.
Hautatu
>
Internet > Podcasting.
Direktorioak ireki — Hautatu Direktorioak eta nahi duzun
direktorioa. Direktorioa eguneratuta ez badago, hautatzen
duzunean eguneratze-prozesua hasiko da. Eguneratzea
amaitutakoan, hautatu direktorioa berriro irekitzeko.
Direktorioek podcast-ak ospearen arabera zerrendatuta edo
gaiaren araberako karpetetan sailkatuta erakuts ditzakete.
Gaien araberako karpetak ireki — Karpeta aukeratu.
Podcasten zerrenda bat agertzen da.
Podcast-etara harpidetu — Joan izenburura eta hautatu
Harpidetu. Podcast batera harpidetu ondoren, podcast
pasarteak deskargatu, kudeatu eta erreproduzi ditzakezu
podcast-en menuan.
Karpetak, estekak edo web direktorioak editatu —
Hautatu Aukerak > Editatu.
Direktorioko karpetak bidali
1. Joan zerrendako direktorio batera.
2. Hautatu Aukerak > Bidali.
3. Bidalketa metodoa aukeratu.
Zure gailuan gordeta dagoen OPML fitxategiak
inportatu
1. Hautatu Aukerak > Inpor. OPML fitxat..
2. Hautatu fitxategiaren kokapena eta inportatu.
Web direktorioak edo karpetak gehitu
1. Direktorioen ikuspegian, hautatu Aukerak > Berria >
Web direktorioa edo Karpeta.
2. Idatzi OPML (outline processor markup language)
fitxategiaren izenburua eta helbide elektronikoa.