Deskargak
Podcast batera harpidetu ondoren, Podcastak atalean
pasarteak kudeatu, deskargatu eta erreproduzi daitezke, bai
direktorioetatik, bai bilaketa bidez, baita URL bat idatzita ere.
Harpidetutako podcastak ikusteko, hautatu Podcasting >
Podcastak.
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
60
Pasarteen izenburuak banaka ikusteko (pasarte bat podcast
baten multimedia fitxategi berezi bat da), podcastaren izena
aukeratu.
Deskargatzen hasteko, pasartearen izena aukeratu.
Hautatutako edo markatutako pasarteak deskargatzen
hasteko edo jarraitzeko, hautatu Aukerak > Deskargatu.
Pasarte bat baino gehiago deskarga daiteke aldi berean.
Deskargatzen ari den bitartean edo zati baten deskarga
amaitutakoan podcastaren zatitxo bat entzuteko, hautatu
podcasta eta Aukerak > Errepr. aurrebista.
Guztiz deskargatutako podcastak Podcastak karpetan aurki
daitezke; batzuk, ordea, ez dira agertuko liburutegia
eguneratu arte.