
Telefonoaren eta SIM txartelaren
segurtasuna
Hautatu
>
Ezarpenak > Ezarpenak > Orokorra >
Segurtasuna.
PIN kodea aldatzeko, hautatu Telefonoa eta SIM txart. >
PIN kodea. Kodeak 4-8 digitukoa izan behar du. PIN kodeak
SIM txartela babesten du baimenik gabeko erabileraren
aurka eta SIM txartelarekin eskuratzen da. PIN kodea hiru
aldiz jarraian gaizki idazten baduzu, kodea blokeatu egingo
da eta PUK kodea beharko duzu desblokeatu eta SIM txartela
berriro erabili ahal izateko.
Zehaztutako tartearen ondoren teklatua automatikoki
blokea dadin, hautatu Telefonoa eta SIM txart. > Tekl.
autoblokleo tartea.
Teklatua automatikoki blokeatu aurreko denbora tartea
zehazteko, hautatu Telefonoa eta SIM txart. > Tel.
autoblokeo tartea. Blokeo kode zuzena idatzi arte ezingo
da telefonoa berriro erabili. Idatzi tartearen iraupena
minututan edo hautatu Bat ere ez blokeo automatikoaren
funtzioa desaktibatzeko. Gailua blokeatuta dagoenean,
jasotako deiak erantzun ditzakezu eta programatutako
zenbakietara larrialdi deiak egin ditzakezu.
Blokeo kodea aldatzeko, hautatu Telefonoa eta SIM
txart. > Blokeatzeko kodea. Blokeo kode lehenetsia 12345
da. Idatzi unek kodea eta idatzi kode berria birritan. Kode
berriak 4-255 karaktere izan behar ditu. Alfa-zenbakizko
karaktereak (maiuskulak eta minuskulak) erabil daitezke.
Blokeo kodeak formatu egokia izan ezean, telefonoak
jakinaraziko zaitu.