Nokia 6720 classic - Bideoak partekatzeko eskakizunak

background image

Bideoak partekatzeko eskakizunak

Bideoak partekatzeko 3G konexio bat beharrezkoa da.

Zerbitzuari, 3G sarearen eskuragarritasunari eta zerbitzua

erabiltzeagatik aplikatutako tarifei buruzko informazio

gehiagorako, jo zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Bideoa partekatzea erabiltzeko egin beharreko pausoak:
● Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria dagoela

ziurtatu.

● Ziurtatu 3G konexio aktibo bat daukazula eta 3G sarearen

estalduran zaudela. 3G sarea bideoa partekatu bitartean

uzten baduzu, partekatzea amaitu egingo da baina ahots­

deiarekin jarraitu ahal izango duzu.

● Ziurtatu igorlea eta hartzailea 3G sarean erregistratuta

daudela. Norbait partekatze-saio batera gonbidatzen

baduzu eta hartzailearen telefonoa 3G sarearen

estalduran ez badago, bideo partekatzea instalatua ez

badauka edo pertsonen arteko konexioa ezarri ez badu,

hartzaileak ez du gonbidapenik jasoko. Hartzaileak

gonbidapena ezin duela onartu adierazten duen errore

mezu bat jasoko duzu.