Bideo-dei bat egin
Bideo-dei bat egiteko, idatzi telefono zenbakia edo aukeratu
hartzailea kontaktu zerrendan eta Aukerak > Deitu >
Bideo-deia. Bideo-deia hasten denean, telefonoaren
kamera aktibatzen da. Kamera jadanik erabiltzen ari bazara,
bideo bidalketa desgaitzen da. Deiaren hartzaileak bideoa
bidali nahi ez badu, irudi geldo bat agertuko da. Zure
telefonoak bideoaren ordez bidaliko duen irudia ezartzeko,
aukeratu
>
Ezarpenak > Ezarpenak eta Telefonoa >
Deiak > Irudia bideo-deian.
Audio, bideo edo bideo eta audio bidalketa desgaitzeko,
aukeratu Aukerak > Ezgaitu > Audioa bidaltzea, Bideoa
bidaltzea edo Aud. eta bid. bidaltzea.
Bideo-dei aktibo baten bolumena egokitzeko, erabili
bolumen teklak.
Bozgorailua erabiltzeko, aukeratu Aukerak > Aktibatu
bozgorailua. Bozgorailua isilarazteko eta aurikularrak
erabiltzeko, aukeratu Aukerak > Aktibatu telefonoa.
Irudien lekua aldatzeko, aukeratu Aukerak > Trukatu
irudiak.
Pantailako irudia gerturatzeko, aukeratu Aukerak >
Zooma edo mugitu gora edo behera.
Bideo-deia amaitzeko eta ahots-dei berri bat hartzaile berari
egiteko, aukeratu Aukerak > Ahots deira aldatu.