Nokia 6720 classic - Urruneko konfigurazioa

background image

Urruneko konfigurazioa

Hautatu

>

Ezarpenak > Gailu kudeatzailea.

Gailuen kudeatzailearekin telefonoko ezarpenak, datuak eta

softwarea urrunetik kudea ditzakezu.
Zerbitzari batera konekta zaitezke telefonoko konfigurazio­

ezarpenak jasotzeko. Zerbitzu hornitzaileak edo enpresako

informazio kudeaketa sailak zerbitzarien profilak eta

konfigurazio-ezarpenak bidal diezazkizukete. Konfigurazio­

ezarpenek telefonoko aplikazioek erabiltzen dituzten

konexio-ezarpenak edo bestelako ezarpenak izan ditzakete.

Aukera eskuragarriak desberdinak izan daitezke.
Urruneko konfiguraziorako konexioa zerbitzariak abiarazi

ohi du, telefonoaren ezarpenak eguneratu behar direnean.
Zerbitzariaren profil bat sortzeko, hautatu Aukerak >

Zerbitzari-profilak > Aukerak > Zerbitzari-profil

berria.
Zerbitzu-hornitzaileak konfigurazio-mezu bat ere bidal

diezazuke ezarpenekin. Honela ez bada, zehaztu datu hauek:
Zerbitzariaren izena — Idatzi konfigurazio­

zerbitzariaren izena.

Zerbitzariaren IDa — Idatzi konfigurazio-zerbitzariaren

ID errepikaezina.

Zerbitzariaren pasahitza — Idatzi telefonoa

zerbitzarian identifikatzeko pasahitza.

Sarbidea — Hautatu konektatzeko erabili beharreko

sarbide puntua edo sortu sarbide puntu bat. Konektatzen

zaren bakoitzean sarbide puntua aukeratzeko eskatzea

hauta dezakezu. Datu-eramailetzat Internet hautatzen

baduzu soilik izango duzu ezarpen hau eskuragarri.

Ostalariaren helbidea — Idatzi konfigurazio­

zerbitzariaren web helbidea.

Ataka — Idatzi zerbitzariaren ataka-zenbakia.

Erabiltzailearen izena eta Pasahitza — Idatzi

konfigurazio-zerbitzarian dituzun erabiltzaile-izena eta

pasahitza.

Baimendu konfigurazioa — Hautatu Bai zerbitzariari

konfigurazio-saioa abiaraztea baimentzeko.

Onartu auto. esk. denak — Hautatu Bai konfigurazio­

saioa abiaraztean zerbitzariak baieztapenik eskatzea nahi

ez baduzu.

Sare-autentifikazioa — Hautatu http autentifikazioa

erabili ala ez.

Sare-erabiltzailearen iz. eta Sare-pasahitza — Idatzi

autentifikaziorako erabiltzaile-izena eta pasahitza. Sare-

autentifikazioa erabiltzea hautatzen baduzu soilik

izango duzu ezarpen hau eskuragarri.

Zerbitzarira konektatzeko eta telefonoaren konfigurazio­

ezarpenak jasotzeko, hautatu Aukerak > Konfigurazioa

hasi.
Hautatutako profilaren konfigurazio-erregistroa ikusteko,

hautatu Aukerak > Erregistroa ikusi.
Telefonoaren softwarea hari gabeko konexio bidez

eguneratzeko, hautatu Aukerak > Eguneratzeak bilatu.

Eguneratzeak ez ditu zure ezarpenak ezabatzen. Telefonoan

eguneratze-paketea jasotakoan, jarraitu pantailako

argibideak. Instalazioa osatutakoan telefonoa berrabiarazi

egiten da. Software eguneratzeak deskargatzean datu

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

74

background image

kantitate handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua).

Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula

egiaztatu edo kargagailura konektatu.

Abisua: Softwarearen bertsio berriak

instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, ezta larrialdi

deietarako ere, instalazioa amaitu eta telefonoa berrabiarazi

arte. Egiaztatu datuen segurtasun-kopiak egiten dituzula

softwarea eguneratu aurretik.