Urruneko konfigurazioa
Hautatu
>
Ezarpenak > Gailu kudeatzailea.
Gailuen kudeatzailearekin telefonoko ezarpenak, datuak eta
softwarea urrunetik kudea ditzakezu.
Zerbitzari batera konekta zaitezke telefonoko konfigurazio
ezarpenak jasotzeko. Zerbitzu hornitzaileak edo enpresako
informazio kudeaketa sailak zerbitzarien profilak eta
konfigurazio-ezarpenak bidal diezazkizukete. Konfigurazio
ezarpenek telefonoko aplikazioek erabiltzen dituzten
konexio-ezarpenak edo bestelako ezarpenak izan ditzakete.
Aukera eskuragarriak desberdinak izan daitezke.
Urruneko konfiguraziorako konexioa zerbitzariak abiarazi
ohi du, telefonoaren ezarpenak eguneratu behar direnean.
Zerbitzariaren profil bat sortzeko, hautatu Aukerak >
Zerbitzari-profilak > Aukerak > Zerbitzari-profil
berria.
Zerbitzu-hornitzaileak konfigurazio-mezu bat ere bidal
diezazuke ezarpenekin. Honela ez bada, zehaztu datu hauek:
● Zerbitzariaren izena — Idatzi konfigurazio
zerbitzariaren izena.
● Zerbitzariaren IDa — Idatzi konfigurazio-zerbitzariaren
ID errepikaezina.
● Zerbitzariaren pasahitza — Idatzi telefonoa
zerbitzarian identifikatzeko pasahitza.
● Sarbidea — Hautatu konektatzeko erabili beharreko
sarbide puntua edo sortu sarbide puntu bat. Konektatzen
zaren bakoitzean sarbide puntua aukeratzeko eskatzea
hauta dezakezu. Datu-eramailetzat Internet hautatzen
baduzu soilik izango duzu ezarpen hau eskuragarri.
● Ostalariaren helbidea — Idatzi konfigurazio
zerbitzariaren web helbidea.
● Ataka — Idatzi zerbitzariaren ataka-zenbakia.
● Erabiltzailearen izena eta Pasahitza — Idatzi
konfigurazio-zerbitzarian dituzun erabiltzaile-izena eta
pasahitza.
● Baimendu konfigurazioa — Hautatu Bai zerbitzariari
konfigurazio-saioa abiaraztea baimentzeko.
● Onartu auto. esk. denak — Hautatu Bai konfigurazio
saioa abiaraztean zerbitzariak baieztapenik eskatzea nahi
ez baduzu.
● Sare-autentifikazioa — Hautatu http autentifikazioa
erabili ala ez.
● Sare-erabiltzailearen iz. eta Sare-pasahitza — Idatzi
autentifikaziorako erabiltzaile-izena eta pasahitza. Sare-
autentifikazioa erabiltzea hautatzen baduzu soilik
izango duzu ezarpen hau eskuragarri.
Zerbitzarira konektatzeko eta telefonoaren konfigurazio
ezarpenak jasotzeko, hautatu Aukerak > Konfigurazioa
hasi.
Hautatutako profilaren konfigurazio-erregistroa ikusteko,
hautatu Aukerak > Erregistroa ikusi.
Telefonoaren softwarea hari gabeko konexio bidez
eguneratzeko, hautatu Aukerak > Eguneratzeak bilatu.
Eguneratzeak ez ditu zure ezarpenak ezabatzen. Telefonoan
eguneratze-paketea jasotakoan, jarraitu pantailako
argibideak. Instalazioa osatutakoan telefonoa berrabiarazi
egiten da. Software eguneratzeak deskargatzean datu
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
74
kantitate handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula
egiaztatu edo kargagailura konektatu.
Abisua: Softwarearen bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa amaitu eta telefonoa berrabiarazi
arte. Egiaztatu datuen segurtasun-kopiak egiten dituzula
softwarea eguneratu aurretik.